18 December 2019

Milesker deneri!

Milesker…

Maitasunez prestatutako matahamiak dastatzeagatik, Anaren boz goxoa entzuteagatik, kantatzeagatik, Martxukako txokolateaz gozatzeagatik.

Milesker bihotzez Matahami sustengatzera etortzeagatik, oraindik ttipia eta ahula baita baina zuen aitzinean zentzu guztia hartzen baitu. Milesker zuen aho ttipi zabalei eta begi harrituei. Ez da satisfakzio handiagorik hori baino.

Eta zuei, burasoei, milesker eraikitzen saiatu garen zubi linguistikoak erabiltzeagatik.

Milesker arkatz eta margodun artistei, irudimen bixiei.

2020 urte ederra izanen dela espero dut, ipuin berriekin eta zeharkatzeko zubi berriekin.

Aitzina segituko dugu, elkarrekin irakurtzen eta amesten.