Argitaletxea

Argitaratzaile sutsua, Julie Mugicak liburu elebidunetan (euskara / frantsesa) eta euskaraz irudiztaturiko komikietan oinarritzen den linea editorial berdingabea garatu du abantzu hiru urtetan. Komikiak familientzat eginak dira, ttipi zein handientzat.

Komiki elebidunek, hizkuntza maila apala izanik ere, hizkuntza bat etxean praktikatzea ahalbidetzen diete buraso eta haurrei. Izan ere, Matahamik bata bestearen ondoan bi hizkuntza dituen komikiak eskaintzen ditu (liburu elebidunen kasuan), baina baita ongi ahoskatzeko irudiak eta gomendio batzuk ere. Asmoa konfiantza ematea eta euskarazko irakurketa sustatzea da. Orain guti, argitaletxea euskaldun osoentzako edo bakarrik irakurtzen duten haurrentzako euskarazko komikiak argitaratzen hasi zen.