Behin bazen aita bat, euskararik ez zekiena eta, alta, euskara ikasten zuen alabari ipuinak kontatzeko gogo handia zuena.

Baziren behin, baita ere, talentu eta irudimen handiko idazle eta marrazkilariak, haurrei ipuin ederrak kontatzea biziki maite zutenak.

Beraz, aita ezin amultsuagoarentzat eta artista zoragarri horientzat, Matahami liburu elebidunen argitaletxea sortu zen, ipuin ederren inguruan familia osoak biltzeko, euskaraz… eta frantsesez.

Liburu hauek bi hizkuntzetan idatziak dira, 2 eta 8 urte arteko haurrentzat. Emozioak eta irudimena dituzte ardatz, eta euskararen erabilpena eta transmisioa bultzatzea xede.