Artistak

Laure Gomez

Laure Gomez 1978an eskuan arkatza zuela sortu zen. Baxoa eskuraturik, Baionako BABko Arte Eskolan sartu zen, horrek Toulouseko goi mailako Arte Ederren Eskolako bidea ireki zion eta hartan Arte Plastikoetako Diploma Nazionala eskuratuko zuen. Gaur egun irudigile independentea, haren denbora sortzen ikusi zuen Xiberoaren eta bizilekutzat hartu duen Toulousen artean iragaten du. Gazteei zuzenduriko bildumetako eleberri laburrak eta ipuinak irudiztatzen ditu, argitaletxe anitzekin elkarlanean aritzen da eta profesional zein norbanakoentzat afixak, esku-orriak, logoak, freskoak, panelak, tixertak eta margoak ere marrazten eta sortzen ditu.

Bibliografia